111. iruzkina, 2003ko apirilaren 15a

      Kezka eta izua?

      Belatze estatubatuarrek "kezka eta izua" agindu ziguten. Bete al dute? Haiek, baiezkoan daude. Baina nor kezkatu eta izutu behar zutelakoan zeuden? Lehenik eta behin irakiar erregimena eta bere barne jarraitzaileak. AEBek gerra nahiko erraz irabazi dute militarki eta ziurrenera gerra luze eta gogorra izanen zela aurrikusi genuenok okertu egin ginen (ez neu bakarrik, zenbait buru militar ere bai). Baina onartu beharra den beste kontua belatzeek zuten argudio nagusi bat nahiko baliogabetu dela, alegia, errejimen irakiarra meatxu militar serioa zela.

      Ondoziozta al liteke modu horretan, gerra zentzugabekeria galanta zela esaten genuenok gainontzeko guztian oker geundela? Ez dut uste. 2002ko uztail/abuztuan idatzi nuen Foreign Policy [http://www.foreignpolicy.com/issue_julyaug_2002/wallerstein.html], artikulua ondoko esaldiekin hasi nuen: "AEBk beherakadan? Gutxik uste izanen zuen egun horrela dela. Horrela dela uste duten bakarrak estatubatuar belatzeak dira, eta garraxika ari dira eskatzen beherakada ekiditeko planak burutzea". Belatzeak orain lortu dutelakoan daude. Beren burruarenganako konfidantzaz josita dauzkate barrenak. Napoleon-en lelo bat bereganatu dutela ematen du: "L'audace, l'audace, toujours l'audace". Napoleon bikain aritu izan zen...ez denbora luzez.

      Erasoaldiak amaitu arte ere ez dute itxaron Siriaren aurkako kanpaina bati hasera emateko. Siria aukeratua izan bada hein handi batean AEBekiko duen politika oso lagunartekoa ez delako da, Erdi Ekialdean gakoa delako eta militarki ia-ia defentsarik gabe dagoelako. Irak-en txikizio handiko armak aurkitu ez direnez (oraindaino behinik behin), AEBetako gobernua Sirian aurkituko dituztela apimarratu nahian ari da. Rumsfeld-ek "Estatu Gaizkilea" deitu dio. Bush presidenteak ondoko gomendioa egin die siriarrei: AEB lagundu behar dituzte.

      Afganistandik Irak-era mugitu direnean gauza bera egitea besterik ez dute lortu kanpaina ezberdinetan; lehen zegoen erregimena zapaldu eta lekuan lekuko gerra jaun ezbedienei boterea eman, gauza bera eginen ote du orain Irak-etik beste herriren baten aurkako erasoa burutuz? Oso posible da. Siria izanen da hurrena, zein izango da ondorengoa? Palestina, Saudi Arabia edo Ipar Korea eta Iran. Zalantzarik gabe AEBetako erregimenaren zenbait barne ingurutan eztabaida gogorrak ari dira izaten lehentasunen karietara. Baina estatubatuarrek meatxu militar ezberdinekin jarraituko dutela ez dago zalantzan. Erregimena ziur dagoela ematen du, etorkizuna bere esku duela (eta edukitzeko baimendua dago). Ez dute duda-mudarik agertzen haien joeraren zuzentasunarekin. Izan ere, finean Stalin-ek behin galdetu zuen moduan, Aita Santuak zenbat banaketa jasan izan ditu?

      Horrela bada ere, jarri omen dituzten lehentasunak aztertzea komeni da. Lehena, Erdi Ekialdearen berrantolaketa dela ematen du. Horrek hiru elementu oinarrizko ditu bere baitan: erregimen arrotzak "garbitu", Saudi Arabiaren boterea murriztu (baita lurraldetasuna ere), eta palestinarrei konponbide bat inposatu batustanen errejimen bat onartaraziz. Horrexegatik aurkeztu dute Siria AEBn segurtasunaren aurkako "meatxu" berri bat izanen balitz bezala.

      Erdi Ekialdearen berrantolaketari ekiten dion bitartean AEBek, nire ustean, lehentasuna emanen diote Asiako ipar ekialdeko egoera izozteari. Bat-bateko ekintza militar bat arrisku handiko izan liteke, eta belatzeak zain daude Txinak Ipar Korearrak zirika ditzan beren nahi nuklearretan aurrera egin ez dezaten. Hau behin-behineko sueten baten moduan uler daiteke eta horrek AEBetako belatzeei denbora emanen lieke beste gauza batzuetaz arduratzeko. Ipar Korea beranduagorako utziaz, esku bete lan ez daudenerako. Baina ez dute Ipar Koreako erregimenari bizitzen uzteko asmo handirik.

      Apustu eginen nuke, bigarren lehentasuneko frontea barnekoa dela. Belatzeek AEBetako estatu aurrekontuak moldatu nahi dituzte, horrela bertan gastu militarrak baino geratuko ez direlarik. Honela fronte guztietan aurre eginen lukete beste gastu guztiak kentzeko, zerga federalak murriztuz, gizarte asegurantza pribatizatuz, eta ahal dituzten gizarte asegurantza eta mediku zaintza guztiak murriztuz. Oposizioan daudenen adierazpen askatasuna murriztu nahi dute, horrela munduarekin hartu emanak izateko garaian askatasun handiagoa izanen luketeelako. Horrekin guztiarekin boterea ziurtatuko lukete. Aberri Legea delakoa behin betiko onartu nahiko lukete lehen bailehen, izan ere lege honen klausula batek, hiru urte barru desegitea aurrikusten baitu. Oraindainokoan Aberri Lege hau pertsona arabiar edo musulmanei ezarri zaie batez ere, baina baliteke agintari federalek legearen eremua behin eta berriro zabaldu nahi izatea. Bi fronte hauetan 2004ko hauteskundeak erabakiorrak izanen dira.

      Europa ziurrenera hirugarren lehentasuna da. Belatzeek suposatzen dute Europako erresistentzia edota AEBetako oposizioa apurtzea, Erdi Ekialdeko erresistentzia apurtzea baino zailagoa izanen dela. Beraz, piska batean itxoingo dute europarren borondatea zitalki ahultzeko, behar bezalako izu eta egoera samina sortu arte. Bitartean, AEBetako belatzeek tropak Kolonbiara bidaltzea erabaki dezakete, AEBk Kubaren aurkako erasoa presta dezakete, eta haien giharreak landu munduan barrena edozein herrialdeetan.

      Onartu beharra dago belatze estaubatuarrek ez dutela gauerdiko ahuntzaren eztularen moduan pentsatzen. L'audace, l'audace, toujours l'audace... Foreign Policy artikulo horretan bertan nik zera esaten nuen: AEB egun benetako boterea falta duen superpotentzia da, inork kasurik egiten ez eta inork errespetatzen ez duen munduaren lider bat, eta kontrola ezin duen kaos baten erdian noraezean arrisku handiz dabilen nazio bat. Egun balorazio hori berriz eginen nuke, Iraken konkista ostean. Nire iritziaren oinarria AEBen beherakada da mundu-sistima honetan. Beherakada muinekoa da eta ez behin- behinekoa, ezin zaio bueltarik eman. Bazitekeen azkartasunez kudeatzea, baina hori da egun prezeski egiten ari ez dena.

      Muineko beherakadak bi osagai nagusi ditu: Bata ekonomikoa da eta bestea politiko/kulturala. Osagai ekonomikoa oso sinplea da. Oinarrizko gaitasunez hitzeginez gero –kapital erabilgarria, giza trebetasunak, ikerketa eta garapena- Mendebaldeko Europa eta Japonia/Ekialdeko Asia, AEBen parean leudeke. AEBn moneta abantaila –dolarra erreserba moneta gisara- atzeraka ari da eta ziurrenera laster desagertu eginen da. AEBn abantaila esparru militarrean desabantaila bihurtzen da epe laburrean ekonomiaren osagaiean, izan ere, entrepresa produktiboen kapitala eta berrikuntzak desbideratzen baititu. Mundu-ekonomia, jada luzera doan, geldialditik altxatzen hasten denean, litekeena da Mendebaldeko Europa eta Japon/Ekialdeko Asiako entrepresak hobeki ibiltzea entrepresa estatubatuarrak baino. 

      AEBk beherakada ekonomiko geldiarazlea galgatu izan badu besteren lepora izan da. Bere lehiakideen aurretik egon izan bada azken hogeita hamar urteetan bide politiko/kulturalak erabili izanagatik da, Sobiet Batasuna izan bazelako eta horrexek ematen ziolako legitimitate eskas bat (mundu askearen lider moduan). Azken estatu horren desagerpenak nahi hori benetan zapuztu zuen eta mundu-sistiman benetako anarkia bati hasera eman zion –gerra "etnikoak" sobietar eremua izan zenean, afrikar herrialde askotan gerra zibilak, Golkoko bi gerrak, Kolonbiako gerra jada minbizi bihurtu dena, eta Hirugarren Munduko herrrialde askotan atzerapen ekonomiko nabarmenak-.

      Reagan, George Bush aita eta Clintonen gobernuetan, AEBak Mendebaldeko Europa eta Japonia/Ekialdeko Asiarekin negoziatzen jarraitu zuten, nolabait, Ipar-Hego borroka horretan alde berdinean mantentzearren. Geroge Bush semearekin, belatzeek estrategia hori alde batera utzi dute eta beste estrategia batekin ordezkatu dute; alde bakarreko matxismoa [testu orijinalean sic]. Orain gainerako leku guztietan haserrea da nagusi eta Saddamen gaineko garaipenak gehiago haserratuko ditu. Ez erabat izututa egon arren, baizik eta prezeski horrexegatik.

      Legitimitateari dagokionean, bi gauza esan behar dira. Martxoan, AEBek Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluaren erresoluzio bat bazterreratu behar izan zuten. AEBentzat benetan auzi garrantzitsua zen. Bertan eginahal guztiak egin zituzten, George Bushek mundu guztiko buruzagiei behin eta berriro egindako telefono deiak barne. 50 urtetan lehen aldia izan zen AEBk bederatzi bozketako gehiegoa lortu ez zutela Segurtasun Kontseiluan. Benetako umilazioa izan zen.

      Bigarrrenik, ikustagun "inperio" hitzaren esanahia zein den. Duela bi urte arte inperialismoaz hitzegitea munduko ezkerrari zegokion. Bat-batean, belatzeak hitz hori erabiltzen hasi ziren, esanahi positiboarekin betiere. Orduan mendebaldeko zenbait europar, ezkertasunagatik batere sospetxagarriak ez direnak, hitz hau erabiltzen hasi ziren AEB modu inperialean jokatzen ari zirela salatuz. Saddan Husseinen agerraldiaz gero, hitz hau albistegi guztietan agertzen da. Inperial(tasuna) hitz deslegitimiatzailea da, belatzeek hitz hau erbiltzea bizkorra dela uste badute ere.

      Botere militarra sekula ez da nahikoa izan munduko historian gailentasuna mantentzeko. Legitimitatea beharrezkoa da, munduaren zati handi batek aitortzen duen legitimitatea behinik behin. Belatze estatubatuarrek benetan eten dute AEBn legitimitate nahia, eta horrekin AEBk erabat ahuldu dituzte areatza geopolitikoan.

      Immanuel Wallerstein (2003ko apirilaren 15a)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).